Gizonotsoa

Gustatu zaizue elkarri beldurra zioten otsogizona eta haginlariaren arteko istorioa?

Gustatu zaizue elkarri beldurra zioten otsogizona eta haginlariaren arteko istorioa?
Egun ilun horretako arrats partean dardarti eta hotzak makurtuta atari barroko hartan sartu zen; hirugarren solairuraino igo eta txirrina jo zuen beldurrak jota, emakume gazte eta lirain batek atea ireki eta datuak hartu zizkion, ondoren itxaron gelako atea zabaldu eta apur bat jagoteko eskatu zion, irribarre burlatiak neskaren aurpegia alaitzaen zuen bitartean.
Handik ordu laurden batera ahoa zabal-zabalik, bere hagin zorrotz ikaragarriek haginlaria ikaratzen zuten, bera bezain izututa zegoen haginlaria.